Páginas


domingo, 28 de octubre de 2012

Xilofonoa eta metalofonoa jotzen

XILOFONOA

XSdXilofonoa: Neurri eta loditasun ezberdineko egurrezko plakaz egina dago. Tonuera diatonikoa darama. Argia eta bizia da bere soinua erresonantzia gutxi du. Guztiz aproposa da erritmoa markatzeko eta notak, banaka eta binaka, bizitasunez adierazteko.
Afrikan eta Afroamerikan hain ezaguna eta erabilia den musika-tresnari garrantzi haundiko partaidetza eskatu zaio orkestra modernoetan.
Gure eskolako orkestra txikian lan bikaina egin lezake.



METALOFONOA

Metalofonoa: Metalezko plakaz osaturiko musika tresna da, eta pianoaren tonuera diatonikoa darama, banan-banan neurri ezberdineko plakatan ezarrita.
Baketa bigunez kolpatzen dira plakak, eta hunkigarria da sortzen duten soinua. Halere, erresonantzia handiko hotsak sortarazten dituenez, musikalariak adi-adi ibili behar izaten du, entzumenerako kaltegarria bilaka daitekeen nahaste-borrastea bidera ez dadin.
Eskola orkestra txikietan garrantzi handikoa izan daiteke metalofonoaren partaidetza.

No hay comentarios:

Publicar un comentario