Páginas


domingo, 21 de octubre de 2012

Txirula: Hasierako pausuak



Sarrera honetan txirula jotzen hasteko pausotxo batzuk azalduko ditugu. Txirula nondik hartu? Nola arnastu eta artikulatu? Zeintzuk dira jotzeko hasteko notarik errazenak?

Galdera horien erantzunak ondorengoko lau puntu hauetan bildu ditugu:

1.- Gorputza: Zutik bagaude, beso eta ukondoak gorputzetik banandu behar dira, tentsioa ekiditu ahal izateko. Eserita bagaude, aulkiaren atzekaldea zuzen egon behar da, bizkarra honi lotuta eutsiz. Zutik edo eserita egon, burua, lepoa, eskuak eta gorputza, orokorrean, oso erlajatuak egon behar dira.



2.- Posizioa: Soinu egoki bat lortzeko ezinbestekoa da txirula ongi hartzea. Horretarako jakin behar dugu, txirularen goiko partea ezkerreko eskuaz eta behekoa eskumako eskuaz hartu behar dugula.

Ezkerreko eskuaz, kopa bat balitz bezala hartu behar dugu. Hau da, hatzamar lodia, atzeko zuloa estaltzen dagoela, erdiko hatzamarrarekin aurrekaldeko bigarren zuloa (goitik hasita) estaliko du. Ondoren, erakuslean eta eraztun- hatzamarrak parean geratzen zaien zuloak estaloko dituzte.

Eskumako eskuaz, geratzen diren zuloak estaliko ditugu. Lehengo, hatz lodia txirularen atzeko partean jarriko dugu eta gero erakusleak, erdikoak, eraztun hatzamarrak eta txikiak parean dituzten zuloak tapatuko dituzte. (Ikus beheko irudia)

Zuloak ondo estali behar dira soinu egokia lortu ahal izateko, askotan hatzamarren puntekin estaltzen baita, batez ere haurrekin ari garenean. Horre gain, hatzamarrak beti egon behar dira txirularen gainean, beharrezkoak ez direnak pixka bat altzatuz, betiere, eskumako hatz lodiarekin txirulari eutsiz. Jotzen hasi aurretik, baliagarria izan liteke zenbait ariketa egitea musikatresnari eta eskuei begiratu gabe.

3.- Txirula ezpainetan: Ezpainak, lepo, masail-hezurrak eta eskuak erlajatuak egon behar dira eta txirula beheko ezpainaren erdian kokatu behar da. Goiko ezpain jeistean estali behar da, aireari bultzada arina emanez.

4.- Arnasketa: Arnasketa diafragmatikoa eta interkostala elkartzen da, gihar guztiak eragiteko. Hasi aurretik zenbait ariketa egitea komeni da, arnasa sudurretik hartu eta ahotik botaz astiro, ahotik hartuz astiro eta ahotik hartuz azkar. Ariketak egiten ditugun bitartean gogoratu gorputza erlajatuta mantentzaz eta hartzen dugun airea dosifikatzeaz, soinuaren kalitatea, airea era konstante batean botatzeari baitago lotuta. Beraz, ondo kontrolatu behar dugu airearen presioa.

3.- Artikulazioa: Mihia artikulatu egin behar da. Hasieran "tu" silaba ahoskatuz egiten da, geroago "du" silaba ahozkatzeko. Printzipioz nota bakoitzak mihi- kolpe bat eraman behar du.


4.- Hasierako notak: Ezkerreko eskuaz arituko gara, eskumako eskuko zuloak libre utziz. Notarik errazena "SI" da. "SI" atzeko eta lehengo zuloa (goitik hasita) estalita lorzten dugu. Apurka ezkerreko beste eskuak jaisten hasiko gara aurreko posiziora hel du arte. Era horretan, "LA" eta "SOL" notak lortuko genituzke, hurrenez hurren.

Ezkerreko eskuaz, beste bi nota gehiago ikas daitezke: "DO GOIKOA" eta "RE GOIKOA". Lehengoa, gorago aipatu dugun kopa-hartzearen posizioa izango litzateke. "RE GOIKOA", berriz, "DO GOIKOAREN" posizioa mantenduz ere lortzen da, baina oraingoan hatzamar lodia ere altzatuz.
(Ikus irudia)


3.- Nola zaindu:
  • Sikatu ondo, erabili ondren
  • Zatiak banatzeko, biratu egin behar da.
  • Lehenengo astean ez jo gehiegi
  • Kolpeak ekidin behar dira.

Jarraian, ikasitako notak praktikan jartzeko zenbait abesti uzten dizkizuegu:













 

No hay comentarios:

Publicar un comentario