Bideo honekin erakusten dizuegu kotidiofonoen erabilera,adibide gisa. Kotidiofono bat musika sortzen duen edozein gauza da. Honela deitzen da, normalean erabiltzen ditugun gauzak izan daitezelako.
Kotidiofono sinple eta eskuragarri bat gorputza bera da: lurra oinekin kolpatu, txaloak eman, txistu egin... Eta betidanik izan diren gauzetatik ere musika atera dezakegu: harriak, hezurrak, kontxak, etab. Gauza hauekin guztiekin eta hurrengo aditzak erabiliz musika sor dezakegu kotidiofonoak erabilita: putz egin, kolpatu, igurtzi...
Anima zaitezte kotidiofonoren bat hartzen eta musika sortzen guk klaseko lehenengo egunean egin genuen bezala!!
Kotidiofonoekin lan egiten
No hay comentarios:
Publicar un comentario