Páginas


sábado, 20 de octubre de 2012

Teoria pixka bat

TEORIA

Gaurko sarreran teoria apur bat sartuko dugu musikagaz ikas dezazuen. 

Instrumentuak jotzen garatzen diren trebetasunak honako hauek dira:

  • Sormena: instrumentuekin zer edo zer berria jotzean, musika sortzen ari gara eta sormena lantzen dugu.
  • Entzumena: instrumentuak jotzen edota besteek jotzen duten bitartean entzutean, entzumenarekin lan egiten dugu eta entzumenaren garapena sortzen ari gara horren bidez.
  • Inprobisazioa: bat-bateko soinuak sortaraztean inprobisazioa dagoela esan dezakegu.
  • Akonpainamendua: instrumentu edo ahots bakarlari bati, beste instrumentu batzuek laguntzen badiote akonpainamendua lantzen da.  
  • Ostinatoak: motibo musikal bat behin eta berriz errepikatzen denean ostinatoa ematen da. 
Flauta goxoa zuzen jotzeko teknikak hauek dira:
  • Artikulazioa: mingainaren kokapena egokia izatea kontuan hartzea.
  • Digitazioa: eskuen eta atzamarren posizioa txirulan; hau da, ondo estaltzea txirularen zuloak, eskuak behar den bezala jartzea, etab.
  • Emisioa: airea flautaren "ahotik" suabe bota eta horrek flautaren barrutik bibrazioa sortzen du eta soinuen emisio aproposa lortuko dugu.
  • Arnasketa: erabil beharko genukeen arnasketa diafragmatikoa eta saihetsartekoaren konbinazioa da. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario