- Hasteko, abestia aurkeztu beharko genuke. Egilea edota interpretea testuinguruan kokatu eta hitz egin pixka bat haietaz. Ondoren, kantaren esanahia edota letraren analisi orokor bat egingo genuke gaia zein den adierazteko.
- Hurrengo urratsa erritmoa eta notak zeintzuk diren aipatzea izango da. Hau da, zer erritmoa daukan eta kantaren hedadura eta interbalika zein den esan. Hau egin eta gero, erritmoa eramango genuke denok batera, txaloak ematen adibidez.
- Ostean, altuerak jarriko genituzke notei eta, irakasleari imitatuz, ikasleek abestuko lukete.
- Behin hori guztia eginda, flautarekin joko genuke:
- Lehenengo esalditik hasiko ginateke (zailtasunaren arabera, noski): irakasleak jotzen du eta gero ikasleek imitatuko dute.
- Behar diren aldiz errepikatuko genuke.
- Bigarren esaldiarekin jarraitzen dugu eta lehenengoarekin egindakoa behin ere egingo genuke.
- Esaldi guztiak ikasita daudenean, egingo genituzke astiro behin ere denak kanta osoa eginez.
- Luzeegia bada (4 esaldikoa adibidez) binaka egiten hasiko ginateke; alegia, ikasi bi lehenengo esaldiak isolaturik eta gero bi horiek elkartu, berbera egin genuke azkenengo bi esaldirekin eta berriz bi horiek joko genituzke eta azken batean, abesti osoa joko genuke astiro.
Urrats hauek jarraituz gero, ondo landuta egongo luke abestiak flautaz ondo jotzeaz gain.
No hay comentarios:
Publicar un comentario